En direct
40 karbono-atomo besterik ez dituen grafenozko egitura triangeluar txiki baten egoera magnetikoa detektatu dute. Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE eta Santiago de Compostela Unibertsitateko CiQUS-eko zientzialari teoriko eta esperimentalen arteko lankidetzaren emaitza da aurkikuntza. Lan honek material miresgarri horren aplikazio-eremua zabaltzen du IKTetan eta antzeko arloetan.
Ikerkuntzaz gehiago jakiteko Aran Garcia-Lekue zientzialariarekin izan gara.