En direct

Etxahun Arregi

Kera Deia | AfroBeat x 1

Afrobeat doinuak eta bereziki Fela Kuti musikaria izango ditugu protagonista. 

Audio_placeholder

Kera Deia | AfroBeat x 1

Loading player...
kera deia naiz irratia
kera deia naiz irratia

'Kera Deia' saio monografikoetan AfroBeat musika eta, bereziki, Fela Kuti musikaria izango ditugu oinarri. Beti bezala bi saio monografiko egingo ditugu eta hauxe da lehendabizikoa. 

Ezin da AfroBeat-a aipatu Fela Kuti musikaria aipatu gabe. Sortzez nigeriarra, familia onekoa, Londresera joan zen medikuntza ikastera. Doktore izateko ikasi beharrean, baina, musikan murgildu zen. 70. hamarka amaiera, afrikako musika funky eta jazz estiloarekin nahasten hasi ziren eta horrela sortu zen AfroBeata. 

Londresen zela ezkondu egin zen Fela Kuti eta hiru seme-alaba izan, ondorengoek ere jarraitu zuten aitaren bidea. AEBetara egindako bidaia batean ezagutu zuen Sandra Smith Black Panther ohia eta harekin jabetu zen afroamerikarren egoera soziopolitikoaz. Orduan erabaki zuen politika eta iraultza egiteko erabiltzea musika. 

70. hamardada hasieran Kalakutako Errepublika bat sortu zen bere musikariekin Nigeriako Lagos hirian. Kontutan hartu behar da Nigeriak estatu kolpea bizitu zuela gara horretan. Noski, Nigeriako Gobernuari ez zitzaion batere gustatu eta 77. urtean herriari su eman eta herritarrak kupidarik gabe jipoitu zituzten. 

Beranduago politikan sartuko zen Fela Kuti eta M.O.P alderdia sortu zuen. Beti egin zuen borroka Afrikako burujabetzaren alde. 1997an zen du zen ihesak jota, hori dio behintzat bertsio ofizialak. 

Jaurlaritza Logoa