En direct

Eli Pagola

Danele Sarriugartek 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' gomendatu digu

Gelditu Makinak podcastean bizi dugun krisi ekosoziala dugu hizpide. Eta literatura, musika eta zinematik ere heltzen diogu gaiari. Danele Sarriugarte etorriko da gurera gaiarekin zerikusia duten liburuak proposatzera.

Audio_placeholder

Gelditu Makinak | Liburu Gomendioa

Loading player...
Danele Sarriugarte
Danele Sarriugarte

Tarteka, Danele Sarriugarteren bisita jasoko dugu Gelditu Makinak saioan. Ez diogu lan erreza paratu: irakurgaiak gomendatzea. Baina baldintza batekin: bizi dugun krisi ekosozialarekin lotura behar dute izan gomendatutako liburuek.

Irene Solák idatzitako 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' (Alberdania, itzulpena Joxan Elosegik egin du) da Gelditu Makinak-eko hirugarren podcastean Sarriugartek aukeratutako liburua.  Katalanez argitaratu zen jatorriz eta gerora hizkuntza askotara izan da itzulia. Pasarte ezberdinez osatuta dago liburua eta atal denak kokatuta daude Kataluniako aurre Pirineoetako bailaretan. Kapitulu bakoitzean bailaran bizi den izaki batek hartzen du hitza, izan herritarra, izan izaki mitologiko, mendi, zuhaitz edo arbola.

Zazpika astekarian ere egin genion mentzioa liburuari. Hemen duzue iragurgai.

Jaurlaritza Logoa