En direct

Ainara Rodriguez
Entrevue
Miren Basaras
Mikrobiologia irakasle titularra EHUn

«Aurreikus daiteke udan ez dela ia kasurik egongo, eta udazkenean berriro ager daitekeela»

Miren Basaras Mikrobiologiako irakasle titularra da EHUn. COVID-19a Euskal Herrian izaten ari den eraginaren eta birusaren inguruko azalpenak eman ditu NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«Aurreikus daiteke udan ez dela ia kasurik egongo, eta udazkenean berriro ager daitekeela»

Loading player...
Ikertzaile bat laborategian, Covid-19 birusa aztertzen AEBetan. (Kena BETANCUR/AFP)
Ikertzaile bat laborategian, Covid-19 birusa aztertzen AEBetan. (Kena BETANCUR/AFP)

Beste hizpiderik ez da Euskal Herrian eta tarte bat hartu dugu Miren Basaras Mikrobiologiako irakaslearekin koronabisuraren inguruko ariketa pedagokikoa egiteko.   

Koka dezagun gaia. Gaixotasuna bera zer da eta nondik dator?

Gaixotasuna birus batek sortua da. Argi dagoena da animalietatik gizakietara pasatu dela. Ez da lehen aldia hori gertatzen dena. Animaliek birus hori gizakietara transmititu dute. Ez dago guztiz ziurtatuta baina badirudi sagusarrak egon daitezkeela iturrian.

Oraindik ez dago argi zein diren bitartekariak, eta horietatik gizakietara egin du salto. Lehen kasuak, nahiko argi dago Txinan egon direla. Birusak beste kasu askotan gertatu den bezala, ez dituzte muga geografikoak errespetatzen, eta mugitzen joan da.

Izenak berak ere erreparoa ematen du. Larria al da berez?

Ez da guztiz larria pertsona guztientzat. Kutsatzen duena nor denaren arabera arriskutsuagoa izan daiteke. Ikusi ahal izan da kasu geienetan kutsatzen den populazio gehiengoak, %80k, nahiko sintomatologia arina garatzen duela. Katarroa, eztul lehorra, sukarra, ondoeza, eztarriko mina, asko jota arnasa hartzeko zailtasunak.

Birus honek goiko arnasbidean eragiten du, baina gehienetan pertsona horiek sendatu egiten dira. Zer gertatzen da beste kasu batzuetan? Badagoela populazio talde bat egoera hori konplikatu egin daitekeena. Gizartearen %14 inguru. Zer gertatzen da kasu horietan? Ba pneumonia bat garatzen dela. Horrek arnasbideetatik biriketara eragiten du. Pneumonia horren ondoren arnas ezintasun hori gero eta handiagoa da. Zer gertatzen da? Kasu batzuetan hori ere konplikatu egiten dela. Beste organo batzuetara ere iristen da birusa eta pertsona batzuk hil egiten dira. Baina gehienetan pertsona horiek aurrekariak izaten dituzte; bihotzekoak emandakoak, diabetikoak edo transplanteak izan dituztenak, besteak beste. Beraz ikusten da bereziki hiltzen direnak patologia horiek dituzten pertsonak direla.

Esango dugu, nolabait biren arteko konbinazioa, birusa eta pneunomiaren konbinazioa, dela gaixotasuna larriagotzen duena?

Ikusi behar duguna da izaten ditugula beste mikroorganismo batzuk sortuak, kasu batzuetan antibiotikoak ematen dizkigute eta sendatu egiten gara. Gaixotasun honetan, ordea, gertatzen dena da koronabirus honek sortzen duen pneumonia tratatzeko ez dagoela botika eraginkorrik.

Gehiengoa sendatu egiten da. Baina jendartean kultur ekitaldiak edo kirol ekitaldiak bertan behera geratzen ari dira. Zer faktorek eragiten dute larrialdi egoera hau? Lortu nahi dena da birusaren transmisio hori moztea. Zer ikusten dugu? Transmisio hori mozteko neurriak hartu behar direla. Pertsona batek hitz egiten badu edo eztul eginez gero, aire tantak kanporatzen ditu eta hor birusa egon daiteke. Transmisio hori mozten joateko, euste neurri hauek hartzen dira. Zer ikusten dugu? Gehiengoa sendatzen dela. Baina gerta daiteke ospitaleek gainezka egitea. Italian hori gertatu da, Txinan ere ikusi genuen hori. Denbora laburrean ospitaleak itxi zituzten. Azken batean, guzti hau zertarako da? Transmisio hau ahalik eta gehien kontolatzeko.

Nola antzeman dezakegu birusa dugun edo ez?

Sintomak nabaritzen baditugu, eta ondo baldin bagaude, arnas ezintasuna ez bada oso handia, ez joan anbulategietara. Hobe da osakidetzak prestatu duen zenbakira deitzea [900 20 30 50 EAEn eta 948 290 290 Nafarroan]. Zertarako? Kolapso hori ekiditeko. Telefono horretara deitzean langileek erabakiko dute ea norbaiit joan behar den zure etxera lagin bat hartzera ala ez. Isopo bat eztarrian sartu horrekin; lagin bat hartzen digute, eta hori laborategira bidaltzen dute. Laborategian oso denbora laburrean aztertzen dute hori positiboa ala negatiboa den. Beste birus askotan ere proba hori egiten da eta berehalakoa da emaitza.

Osasunaren Munduko Erakundeak pandemia bezala kalifikatu berri du birusa. Kutsakortasun maila altua du beste batzuekin alderatuta?

Zerekin alderatzen dugunaren arabera. Badaude beste batzuk askoz ere kutsakorragoak. Elgorriaren birusa, adibidez. Oso oso kutsakorra da elgorriarena, ia kutsakorrena. Gripearenarekin alderatuta, ordea, koronabirus berri honena baino baxuagoa da aukera.

Horrelako birus bat desagertu daiteke inoiz? Aukera eta hipotesi ezberdinak daude. Duela urte batzuk beste koronabirus bat egon zen. Honen oso antzekoa. Gertatzen dena da hark kezka handia piztu zuela. Bapatean sortu zen eta momentuko kezka hark hasieran suposatu zuen hilkortasun tasa altua zela. Zer ikusi zen horrekin? Mundu osoan zehar ia 9000 kasu egon zirela. Eta gero desagertu egin zen bi urteren ostean. 9000 kasu eman zituen bi urtean eta gero desgartu egin zen. Honekin hori gertatu daiteke, desagertzea. Ikusi egin behar da ea uda datorrenean, tenperatura igotzen denean, zer gertatzen den. Aurreikus daiteke udan ez dela ia kasurik egongo, eta udazkenean berriro ager daitekeela.

Lehenxeago aipatu duzu, prebentziorako neurriak badaudela. Ikusi ditugu neurriak, zer nolako tartea egoten da horien artean?

Argi dagoena da neurriak garrantzitsuak direla. Ekintza horiek aurrera eraman behar ditugu.  Oraingoz oso goiz da jakteko zein izango den birusaren portaera.

Uste duzu agintariak erantzun egokia ematen ari direla gertatutakoari?

Argi dagoena da sarritan zaila dela aurreikustea zein den epidemia baten bilakaera. Neurriak hartu behar direla argi dago. OMEek esaten duena da kasu asko agertzen direnean eta  kontrol gabekoak baldin badira, euste neurri horiek gogorragoak izan behar direla.

Jaurlaritza Logoa