En direct

Naiz Irratia

«Kalean dauden pertsonei laguntzeko borondate politikoa behar da»

Urtea hasi denetik kalean lotan zeuden bi lagun hil dira Euskal Herrian. Donostiako Harrera Sareko Garazi Montuschirekin aztertu dugu bazterketa soziala jasaten duten pertsonek bizi duten egoera.

Audio_placeholder

«Kalean dauden pertsonei laguntzeko borondate politikoa behar da»

Loading player...
Gasteizko hainbat eragilek antolaturiko kanpaldia etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko
Gasteizko hainbat eragilek antolaturiko kanpaldia etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko

Urtarrilaren 3an Donostian, Grosen, kutxazain automatiko baten hilda aurkitu zuten 60 urteko gizonezko bat. Pasa den asteartean, berriz, Durangon, beste kutxazain autonomatiko batean aurkitu zuten hilda 49 urteko gizonezko bat. Beste bi, bazterketa sozialaren aurkako Bizkaiko plataformak deituta heriotza hau salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Durangon.

Donostian hilda aurkitu zuten gizonezkoaren harira, oharra kaleratu zuen Gipuzkoako hiriburuko Harrera Sareak etxerik ez duten pertsonen bazterketa salatuz.

Garazi Montuschiren esanetan Donostiako eta Durangoko heriotzek erakustela dute kalean bizitzea zein gogorra den, baita gure herri eta hirietan egiten dena baina askoz gehiago egin beharko litzatekeela horrelako egoerak ekiditeko.

Etxerik ez eta kalean bizi diren pertsonek dituzten baliabideez galdetuta, azaldu du Udaletxeek, Aldundiek eta Lakuako gobernuak eskeintzen dituzten laguuntzak ez direla nahikoak dauden beharrei erantzuteko. Gainera laguntzak jasotzeko prozedura luzea eta konplexua dela ohartarazi du Donostiako Harrera Sareko kideak.

Errealitate honen inguruan instituzioek duten erantzukizun mailaren inguruan, «borondate politikoa» falta dela nabarmendu du.

Instituzioek gehiago egin beharko luketela uste du, beraz, Montuschik, baina herritarrei dagokienez, gizarteari dagokionez, argi esan digu pertsona hauek ez ditugula «ikusten», ez behintzat nahikoa, «askotan ondotik pasa eta ikusten ditugunean beste alde batera begiratzen dugu». Jarrera honek, bazterketa sozial handia dakarrela ohartarazi du.

Jaurlaritza Logoa