En direct
Joaquim Antonio Lopes du izena, 71 urte ditu egun eta Luandan bizi da. 'Farrusco komandantea' da bera. Angola Portugalen kolonia zen garaian ezagutu zuen, metropoliko armadarekin bidali baizuten bertara. Angolaren independentziaren borrokan buru-belarri sartu zen, ordea, gutxira.
Aste honetako Ertzetako pertsonaia da Farrusco. Bizitza erdia MPLAri eskaini ostean armadako hiru izarretako general erretiratua da, bere aberriz galdetuta azkar erantzuten du; «Angola».
Amaia Ereñagak bere istorioa ekarri du aste honetako tartera.