En direct

Naiz Irratia

«Deserosotasunak astintzen ari gara eta hori oso ona da: ez gara hemendik aterako etorri ginen bezala»

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen azken egunean, antolakuntzan aritu den Itziar Gandarias elkarrizketatu dute Arrosa Sarean, Landakon bertan. Jardunaldien balorazio «positiboa» egin du, nabarmenduz Mugimendu Feminista «indartsu» dagoela eta aurrerantzean lantzeko prozesu luzeak zabalduko direla Jardunaldian plazaratutako gai sendoetatik.

Audio_placeholder

«Deserosotasunak astintzen ari gara eta hori oso ona da: ez gara hemendik aterako etorri ginen bezala»

Loading player...
Euskal Herriko Mugimendu Feministak jardunaldi nazionalak egin ditu durangon. (Endika Portillo))
Euskal Herriko Mugimendu Feministak jardunaldi nazionalak egin ditu durangon. (Endika Portillo))

Partaidetzari begira, «oso balorazio ona» egin du Gandariasek: «Ia 3.000 emakume feminista bildu gara eta hori bera zoriontzekoa eta ospatzekoa da. Giroa oso ona da, jendea oso pozik dago».

Edukiari dagoenean, mahaigaineratu diren gaiak «eraldatzaileak» direla nabarmendu du Gandariasek. Erreferentzia egin die ‘Gorputzak eta sexualitateak’ mahai nagusiari eta dekolonialitateari dagokion mahaiari: «Berriro desorotasunak astintzen ari gara eta hori oso ona da. Ez gara hemendik aterako etorri ginen bezala. Hori oso lorpen handia da. Etxeko lanak ere eramango ditugu, asko dugu pentsatzeko eta hausnartzeko, bai kolektiboki eta bai indibidualki».

Indarkeriaren inguruko mahai ingurua ere izan du hizpide: «feministok jarraitzen dugu autodefentsa aldarrikatzen. Argi gelditu da justizia sistema patriarkala dela. Antolatu behar gara eta tresna feministak garatu behar ditugu. Justizia sistema alternatibo bat pentsatu behar da. Oinarri batzuk ezarri dira [Jardunaldietan], gustatzen ez zaigun sistema judizial honen inguruan feminismotik asko dugulako esateko».

Hala, iritzi dio Gandariasek Mugimendu Feminista indartsu dagoela: «Gai sendoak plazaratu dira eta hemendik aurrera prozesu luzeak irekiko dira gai hauekin».

Jaurlaritza Logoa