En direct

Naiz Irratia

«Jendartearen eta Kilometroak jaiaren ezaugarriak sinkronizatu nahi ditugu»

Urriko lehen igandea izaki Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen jaia ospatu zen atzo, Zarautzen kasu honetan. Orain arte ezagutu dugun moduko azken Kilometroak izan da, aldaketa iragarri baitute antolatzaileek. Mikel Egibar Kilometroak jaiaren koordinatzailearen hitzetan jendartea asko aldatu da eta une honetan «jendartearen ezaugariak eta guk jai honekin aldarrikatu nahi ditugun ezaugarriak sinkronizatu nahi ditugu eta horrek berrikuntza eskatzen du».

Audio_placeholder

«Jendartearen eta Kilometroak jaiaren ezaugarriak sinkronizatu nahi ditugu»

Loading player...
Kilometroak jaia Zarautzen, 2019 (Gorka RUBIO / FOKU)
Kilometroak jaia Zarautzen, 2019 (Gorka RUBIO / FOKU)

Egibarrek azaldu digu urteak daramatzatela Euskal Herrian jaia egiteko dagoen eredua aztertzen. «Kontsideratzen dugu makrojaialdiek baduetela eragin bat beti positiboa ez dena gure hizkuntza eta kulturarekiko, makrojaiak egiterakoan penstatzen dugu jende pila erakarriko dugula baina ohartzen gara neurri batean gure nortasuna ere higatu egin dela». Egoera honetan, euskaltzaleen komunitatea eta euskara bera indartzeko jai eredua defendatu du Egibarrek.

Jaurlaritza Logoa