IRRATIA

Alde Erantziz | Sua zabaldu eta Donna Apellaniz

Donna Apellanizekin egon gara Bastoien Erregearen inguruko ezaugarriez hitz egiten, bai positiboa, baita negatiboak ere. Batzuk ez zaizkigu argi gelditu onak edo txarrak diren: karisma, esaterako.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Bastoien Erregea da denboraldiko azken atala eta paloko azken karta. Erregina suaren zaindaria bada, Erregeak sua zabaltzeko ardura hartu du, inspirazioa nahiz pasioa piztu eta aldaketa sustatzea. Lider arduratsu, leial eta justua izan daiteke... edo bere alde makurrean, manipulatzailea, tranpatia eta arriskutsua. Elbira Zipitriaren biografia eta lana ekarri dugu Bastoien Erregearen adibide gisa.