Zuzenean
Bastoien txotak sua du bihotzean. Pasio berriak grina, gauzak aldatzeko bideak. Inuzentea da, dena da posible bere begietatik begiratuz gero. Bere ilusioa kutsakorra da, alaia, argia. Zure inguruan baduzu seguruenik bastoien txota bat. Denak izan gara bastoien txota gure bizitzako momenturen batean. Barne suaz hitz egiteko, Gladys del Estalen bizitza eta borroka ekarri nahi izan dugu gogora. Bestetik, Leire Berasaluzerekin hitz egin dugu gauzak inuzentziaz eta ilusioz bizitzeaz. Eta tarotaz,asko hitz egin dugu tarotaz.