Euskal Selekzioaren estreinaldiko hausnarketa azpimagarrien bilduma, Oier Zearrarekin
NAIZ Irratiak zuzenean eman zuen pilotako Euskal Selekzioaren debut ofiziala Nazioen Ligan. Garaipen bikoitzarekin estreinatu ziren euskaldunak baina kirolaz harago egon zen zer hausnartu atzoko jardunaldian, Oier Zearra pilotari ohi eta Euskal Federazioko kideak lagunduta.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Euskal Selekzioa garaipen bikoitzaren estreinatu zen Nazioen Ligan. Alde batetik, Elaia-Maia bikoteak aise garaitu zuen Sorozabal-Gonzalez Frantziako ordezkaria (15-3 eta 15-2) eta Erkiaga-Lopezek ere espero baino erosoago menderatu zituzten Tambourindeguy eta Basque, hauek ere Frantziako elastikoa defendatzen.
Kirol emaitzaz harago joan zen halere atzoko jardunaldia, Euskal Selekzioa lehen aldiz aritu baitzen nazioarteko txapelketa batean, Nazioarteko Federazioko eskumen guztiko kide dela. Urrats historiko hau nabarmendu eta «etorkizunean zerbait handiagoa lortzeko» aldarrikapenaz hausnartu zuen Oier Zearrak, pilotari ohi eta Euskal Federazioko kideak, NAIZ Irratian.