IRRATIA

«Antxoak garrantzi handia du gure ekonomian»

Antxoaren garrantzi sozioekonomikoa eta kuoten banaketa, besteak beste, izan ditu hizpide Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako lehendakariak, Norberto Emazabelek NAIZ Irratian. «Hegaluzearen atzetik antxoa da inportanteena»

Norberto Emazabel Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako bulegoan.
Norberto Emazabel Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako bulegoan. (NAIZ IRRATIA)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Antxoak garrantzi sozioekonomiko handia du gurean, eta aurten polemikarekin heldu da arrantzaldia. Horiek izan ditu mintzagai Norberto Emazabelek. Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak, NAIZ Irratian. «Antxoak garrantzi handia du  gure ekonomian».

Espainiar Gobernuarekin egin duten akordioaz ere hitz egin du. Kuoten banaketan aldaketak eskatu zizkioten; «aurten neurriak hartu behar ziren bai ala bai». Izan ere, lau urtez egon dira negoziatzen, eta kontent ageri da orain. Euskal arrantza sektorearen egoera aztertu du eta «kostata» eusten diotela aitortu.