Zuzenean 07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

12:00h - 13:00h

Kontatzera Noazu

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

13:00h - 14:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

Itxaso Leon - Peli Lekuona
Elkarrizketa

«Europa iparraldeko herrialdeak behar baino berdel gehiago ari dira arrantzatzen»

Abian da kostera Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleentzat. Aurten berdel kuota 21.000 tonakoa da, baina deitoratu dute gero eta gutxiago arrantzatzen dutela espezie hori. Leandro Azkue EAEko Arrantza sailburuordeak Europako iparraldeko herrien gehiegizko arrantza aipatu du faktore nagusi gisa.

Audio_placeholder

«Europa iparraldeko herrialdeak behar baino berdel gehiago ari dira arrantzatzen»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Leandro Azkue, artxiboko argazki batean.
Leandro Azkue, artxiboko argazki batean. (Jon Urbe | Foku)

Zalantza nagusi da. 2024an, euskal kofradiek 8.461 tona berdel jarri zituzten enkantean, hau da, aurreko urtean baino %29 gutxiago. Pasa den astera arte «nahiko kezkatuta» egon direla dio Leandro Azkuek. Berdelaren datak aurrera doaz eta saldu gabe zegoen bertako kostaldean, baina aipatu du astearte honetan harrapaketak «normalizatu» zirela nolabait eta «lehorreratze handiak» izan zirela. Batez ere, sarearekin arrantzatzen duten flotetan, ez ordea amua erabiltzen dutenen kasuetan.

Hastapen kaxkar hori ez da esperotakoa izan, baina horren arrazoi nagusia azaldu digu EAEko Arrantza sailburuordeak. Azken bost urteak daramatzate salatzen Europako iparraldeko herrialdeak berdela nola ari diren arrantzatzen. Behar baino gehiago ari direla dio, eta zientzialariek gomendatzen dutena baino gehiago. Besteak beste, Norvegiako eta Islandiako ontziekin gertatzen da hori.

Horrekin batera, gero eta berdel gutxiago dago itsasoan, eta AZTI zentro teknologikoarekin batera ikertzen ari dira uraren tenperaturak eta ziklo aldaketek espeziearen ugalketan izan dezaketen eragina.

Antxoa eta berdelaren arteko aldea

Begirada atzera botata, duela hamar urte bertan behera gelditu zen kanpaina. Aurten halakorik gerta daitekeen galdetuta, Azkuek erantzun du ikusi beharko dela. Antxoaren eredua, adibidez, berria da, eta duela bost bat urte itxita egon zen horren kostera, ustiapen desegokia tarteko. Ordukoan, arrantzale gehienek eskatu zuten hala, geldialdi baten beharra nabaritu zutelako itsasoan.

«Errazagoa izan zen adostea», azaldu du, «antxoa frantsesek eta geuk bakarrik arrantzatzen dugulako. Berdelaren kasuan, aktore asko agertzen dira tartean».

Antxoaren hilabete oparoenak apirila eta maiatza izaten dira; hala ere, martxoan «beti izaten dira horrelako harrapaketak». Koxkorxeago egoten da produktua, eta arrandegirako zein freskoan jateko «primerako antxoa» da, baina kontserbagileek neurri handiagoak nahi izaten dituzte, eta aurrerago azaltzen da neurri egoki hori. Dena den, orain arteko harrapaketetan ez dute gorabeherarik antzeman, eta «ez du ematen antxoaren kosteran arazo gehiegirik egongo denik».

Kanpainetakoren bat bertan behera geldituko balitz, badituzte protokoloak aurreikusita.

Jaurlaritza Logoa