IRRATIA

Ez dago Lizarra geratuko duen Aldabikarik

‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ podcasteko bigarren atalean Lizarrara goaz. Herri inauterien suspertze ikusgarria izan dute azken urteetan, eskualde osoan eragina izan duena. 

Aldabika da Lizarrako herri inauterietan gaitz guztien errudun egiten duena. 2005eko inauteriak. (Juanan Ruiz | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aldabika da Lizarrako herri inauterian gaitz guztien errudun egiten dutena. Azken urteetan berreskuratu duten historia luzeko pertsonaia da. Lizarralde guztian halako traktore funtzioa ere bete du, gainera, Lizarrako inauteriak. 

La Bota peñan hartu gaituzte Asier Crespo eta Ekhiotz Prietok, herri inauteriaren bidez herri giroan izan den suspertzea azpimarratu dute; gainera, euskalduntasunaren aurka ari direnen jarrerak kamusteko ere balio izan duela nabarmendu dute. 

‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ Mediabask eta NAIZ Irratiaren elkarlan bat da. Astearte eta ostegunero (14.05) atal berri bat irratian, eta ondoren podcast plataformetan. 

Lizarraldeko ihauteriak: