

Zuzenean 08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
10:15h - 11:00h
MusikHaria

‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ podcastaren atal berri honetan Uztaritzeko kaskarotei begiratu diegu. Tradizio luzea dute baina azken urteetan eguneratze nabarmen bat izan dute, 2023tik neskek ere dantzari gisa parte hartzeko bidea ireki baitute.
Alaia Cachenaut antropologoa ari da gaia aztertzen eta bere eskutik landu dugu azken urteetako garapena eta tradizio honen iragana. Nesken parte hartzea ez da azken urteetako aldaketa bakarra, baina beste eguneratze batzuen aldean eztabaida eta bide malkartsuagoa ekarri du.