IRRATIA

Uluka | Las Primas

'Las Primas', Aurora Venturini. Emakumez bakarrik osatutako familia bat, denek dute desgaitasun intelektuala.

Uluka podcast (NAIZ IRRATIA)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Atal honetan Aurora Venturiniren 'Las Primas' nobelaren inguruan hitz egin dugu.
Idazlearen eta nobelaren atzean dagoen istorioa bikaina da: idazleak 85 urterekin idatzi zuen, eta literatur lehiaketa batera aurkeztu zen ezizen bat erabiliz. Sari banaketan, denen sorpresarako, 85 urteko emakume bat agertu zen saria jasotzera: Aurora Venturini bera.

Nobelan kontatzen den istorioa ere ez da balekoa: emakumez bakarrik osatutako familia bat da protagonista, eta denek, bai izebek, bai lehengusinek, desgaitasun intelektuala dute. Nobela ezin originalagoa da!