IRRATIA

146 milioi Switch saldu ditu Nintendok

Nintendo-k 146 milioi Switch saldu ditu, eta hurrengo kontsola retrobateragarria izango dela baieztatu du. Enpresa japoniarren azken finantza txostenak errepasatu ditugu saion.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Bideojokoen munduko erregeetako bat Nintendo dugu, eta, bere altxor kutuna da Switch kontsola. Markak hausten dabilen gailua lortu dute belaunaldi honetan: 146 milioi Switch saldu dituzte dagoeneko.

Bitartean, baina, hurrengo belaunaldirako prestatzen dabiltza. Shuntaro Furukawa Nintendoko presidenteak jakitera eman duenez, Switcharen oinordekoa retrobateragarria izango da; alegia, egungo kontsolaren jokoak mugitzeko aukera edukiko du.

Datu hauek, zein askoz gehiago, ezagutu ditugu enpresa handien azken finantza txostenei esker. Oso esanguratsuak dira, besteak beste, PlayStation 5aren salmenten zifrak: 65,6 milioi PlayStation 5 kontsola saldu dituzte gailua 2020 bukaeran merkaturatu zutenetik, nahiz eta estreinaldi osteko hilabeteak oso gogorrak izan ziren —mundu guztiarentzat, pandemiari buruz gabiltza-eta—.

Nintendorengatik askorik urrundu gabe, Pocketpair estudioari The Pokémon Company-rekin batera jarri dioten demandari buruzko informazio gehiago jaso dugu. Palworld arrakastatsuarekin patenteak urratzea leporatzen diote, 10 milioi yeneko indemnizazioa eskatuz. 62.000 euro eskas, baina atzetik aurrekariak ezarri nahi dituztela dirudi.

Jokoteknia Bideojokoen VII. Euskal Jardunaldia burutu du Game Erauntsia Elkarteak Azkue Fundazioarekin elkarlanean, bukatzeko. Bideojokoen diseinua zein artea, itzulpenak eta euskara, marketingaren erronkak eta kontsumo ohiturak bezalako gaiak aztertu ditugu askotariko adituekin batera; ez hori bakarrik, Euskal Herriko bideojoko garatzai