IRRATIA

Joxemari Carlos: «Ez dakit Euskal Herriak existitu behar duen. Nafar Estatua aldarrikatzen dut»

Bizardunak taldeko Joxemari Carlos abeslariak argi eta garbi aldarrikatzen du Nafar Estatua eta kritiko agertu da egungo ezkerrarekin, egungo ezkerra eskuinean dagoela gaitzetsi du 'Otea Lili' saioan. 

Bizardunak taldeo abeslaria, Joxemari Carlos izan da 'Otea Lili' saioan (NAIZ IRRATIA)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Bizardunak taldeko Joxemari Carlos kantariak 'Enemigos del Comercio' talde berria du eta abesti bat egin du propio Otea Lili irratsaiorako, primizian aditu dugu: 'Zuretzat heriotza'. Joxemarik garbi hitz egin du Otea Lili saioan eta gogoeta arantzatsuak bota ditu: «Ez dakit Euskal Herriak existitu behar duen, baina Euskal Herria ez da inoiz existitu. Nafarroa bai. Akatsa da Euskal Herria aldarrikatzea Estatu bezala, ez du zentzurik, ez du historiarik», eta gehitu du: «Nik Nafar Estatua aldarrikatzen dut, hori historikoki kendu baitziguten, independentista naiz. Nik armada eta polizia nahi ditut nire Nafar Estatuan». Izukaitz eta Haizea taldearen diskoak miresten ditu, oso gustuko ditu Itoizen pare bat disko ere.

Aukeratutako abesti eta taldeen zerrendan daude: Bizardunak, Enemigos del Comercio, Izukaitz, Haizea, Itoiz eta JP Lohian. Hausnarketak bara-barra utzi dizkigu, oso kate motza du mingainean. «Gaur egun dagoen ezkerra eskuinean dago», elkarrizketan motozerra darabil etengabe.