«Hau da gure apustua, hau da gure proposamena, hau gara gu»
Euskaraz eta saltsa. Bagenekien lanean ari zirela eta 2024an bigarren disko batekin datoz lehendabiziko aurkezpen eskutitzaran atzetik. ‘Urak eginen du bide’ izeneko diskoa kaleratu zuten duela hilabete gutxi eta hura aurkezten arituko dira batean eta bestean uda sasoi honetan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Iñaki Sagardoiren hitzak dituen saltsa alai batekin hasten duzue diskoa, oso doinu argitsuekin.
Honetan, oso Kubako doinu bat sortu dugula esan dezagun, akordeen segida kubatarra dela guztiz, gehiegi konplikatu gabe sortua. Esan duzun bezala, saltsa berez alaia da, baina tono minorretan egiten da bereziki, hor dauka saltsak bere mamia.
Letra gainera oso zirtolaria da, adinaren kontuak ere egongo noski, bere garaian ‘Gogoratzen’ kantuarekin Gozategik ere gai honi heldu zion nolabait ere. Hemen, ‘Funtzionarioarenak’ esaten duena da funtzionari izateari uzten diola.
Bueno, hori Iñakik egin zuen, berak erabaki zuen. Umoretsua da, satirikoa da oso, autokritika dago guztiaren atzean jakina, eta Iñakik erabaki zuen gero moraleja hori ematea. Pixka bat auzolanean eta aritu arren, bere erabakia izan zen horrela idaztea eta berak jarri zion titulua ere. Gustora hartu genuen letra hori eta kantuan moldatu genuen.
Segidan, ‘Valor de uso’ dator, beste tenpo bat duena, dagoeneko minorretara pasata. Hemen, batez ere, pianoa, perkusioa eta ahotsak luzitzen direla iruditzen zait, ez dakit ados zauden.
Ados nago, bai. Erritmoa apalago du baina sekulako indarra duena da, eta ahotsak hasieratik sartzen dira koroan; nik uste horrek indarra ematen diola. Eta esaten duzunaren harira, pianoa eta perkusioa nabarmentzea, bada, ez da kasualitatea entseatzen haiek pila bat disfrutatzen zutela kantu honekin; eta nik uste dut, orokorrean, taldeari gehien gustatu zaion kantua dela. Banda oso bezala aurkezten gara, abeslari guztiekin-eta. Gero hasiko gara banaka-banaka gauzak esaten instrumentu bakoitzarekin.
Formazioan aldaketa txiki bat egon da edo niri behintzat hala iruditu zait aurreko diskotik hona.
Lehen lau abeslari ziren eta haietako batek, Robinson Quinterok, Madrilera joan behar izan du, beraz, hiru abeslarirekin geratu gara. Beti bezala kantuak tartekatzen dituzte solista paperean, aipatu dugun kantuan, ordea, denen artean egiten dute. Gero, tronboietan, Adrian Martinez zegoen eta, orain, Gaizka Otsoa dago haren tokian. Hainbeste kide izateko, ez da aldaketa gehiegi izan egiari zor.
Lehendabiziko diskoan bazirudien jendea erakartzeko nahia zenutela, bertsio dezente eta zuen kantu propio batzuk aurkeztu zenituzte. Oraingoan, berriz, bakarra dago.
Bai eta oso kontent gaude. Hasi ginenean ez genekien luzera kapazak izango ote ginen guzti hau betetzeko. Lehenengo fase bat izan genuen non «goazen saltsa jotzen ikastera» esan genion gure buruari eta batzuk ezagutzen genuen baina beste batzuk ez. Rock talde bat bertsio desberdinak egiten hasten den bezala gu ere horrela hasi ginen eta gero heldu genion euskal kantu batzuk saltsa moduan bertsionatzearen ideiari. Atzetik kantu batzuk egiten hasi ginen esan duzun bezala, eta lehenengo diskoan tartekatu egin genituen. Orain, bigarrenean, hau da gure apustua, hau da gure proposamena, hau gara gu, eta apustu indartsua egin dugu, gainera.
Bidean ikasi duzue eta eta zuk ere pentsatzen dut ikasiko zenuela idazteko moduetan eta abar. Beste pauso bat eman duzuela iruditu zait harmonizazioan, nabari da beste jolas batzuk ere badaudela.
Bai bai, nik neuk ere nabaritu dut egon dela hor salto bat. Bada, hori, ikasi dugulako, denok ikasi dugu hobeto jotzen, hobero idazten, hobeto egiten sekzioetarako konponketak… eta horregatik gaude hain pozik lan honekin.
Ozeano Barea aipatzen du Valencia anaietako batek abestian. Zer da pazifikoaren soinu hori bilatu duzuela?
Ez dugu esplikatzen, baina gure pianista Buenaventurakoa da eta Buenaventura kolonbiako Ozeano Bare aldeko herri bat da. Horregatik, soloa egiten duen unean, aipamen hori egiten da. Kolonbiak dauka Karibea, baina gure taldean daudenak denak dira pazifiko aldekoak Valle del Cauca, Buenaventura… Karibean Santa Marta eta Cartagena daude, adibidez. Horregatik diogu abestian «Sabor del Pacífico».
Nik uste dut diskoan badela Cauca inguru horretako abestiren bat, baina hori geroago aipatuko dugu. Jon Celestinonen hitzak dira hemen esaten direnak eta abesten duzuen esaldi batekin geratu naiz: «La escasez es falsa». Oso ona esaldi ona da hori.
Nik ere eman nion nire irakurketa letra honi. Zertarako egiten dugun musika hausnartzera eramaten nau. Gero Jonekin hitz egin nuen eta azaldu zidan desazkundeari buruzko letra bat dela, esalidek akaso ez zutela beren artean loturarik baina denak desazkundeari buruzkoak zirela. Azalpen gehiagorik ezin dut eman eta politena da irakurketa pila bat izan ditzakeela.
Caucako kontuak badirela esan dut eta zergatia ‘Errotari’ kantuan topatuko dugu. Haize konponketa sekulako dirdirarekin egina da. Single moduan ere aukeratu zenuten.
Bai bai, hau ‘salsa dura’ dela esaten dugu. Alde batetik zuk esan duzuna, akaso delako Calikoa, kolonbiarra, eta beste erreferentzia batzuk ziren oraindik ere zaharragoak, 70eko New Yorkeko saltsa, favelakoa, Ray Barreto eta halakoak entzuten ibili nintzen eta hauek ez zuten tronboirik erabiltzen. Hortaz esan genuen, goazen zerbait azkarra egitera, zapatilla egitera eta koroa azkar sartzen dena, kantua luzea izan gabe. Noski, denon artean errez aukeratu genuen single bezala.
Beti esan izan da azkarrago dantza egiteagatik direla famatuak Calin.
Hauek ez dira Calikoak baina bai Cali ingurukoak. Bada, kantua egosten ari ginela, proposatu zuten kantua gazteleraz egin eta eta hara bidaltzea. Baina esan genuen, «ez, goazen gurea mantentzera eta gurearekin aurrera joatera». Haiiek oso argi zuten zuten Cali bezalako hiri batean horrelako saltsa dantzatzen dela.
Euskaraz ere bidali daiteke, zeren, zuek esaten duzuen moduan, ‘Urak eginen du bide’ eta urak jartzen du errota martxan. Hemen esaten da, «ura beti berria zalantzak ez»; zer esan nahi zuen Julen Bernanrdo de Quirosek horrekin?
Metafora bat egunerokotasunari buruz. Batek egunean-egunean errepikatzen dituen gauzak egiten ditu eta ez dakigu zergatik egun batzuetan tristeago, besteetan alai, beste batzuetan dena gaizki, edo dena pozik… egunerokotasunari buruzko metafora handi bat bezala ulertu behar da.
Atzetik ‘Cumbia pa recordar’ dator, Claudia Rodriguezen hitzak dituena eta elkarrekin konposatu duzuean. Hemen gauza bitxi bat gertatzen da, erritmoa kunbia bat dela baina izpirituz saltsa duela kantu honek.
Gainera oraindik ez zuen gazteleraz ezer grabatu gurekin Claudiak eta, bueno, gauzak zer diren, azkeneko denboraldian esango nuke berak gaztelerazko musika asko entzun duela, Kubako musika asko eta horrekin egon dela jo eta su. Atera zaio kantu pare bat gazteleraz egitea eta nik uste dut oso barrutik kantatu dituela, hau eta boleroa.
Esango dugu Leire Urbeltzek egin dizuela diseinua. Diskoan ikusten den dantzaria gustatzen zait.
Asko gustatu zaigu Leire Urbeltzen diseinua eta jendeak kontzertuetan diska erosten badu ikusiko du. Ez dakit, emakumeak, gizonezkoak genero ez bitarra… hortik doaz marrazkiak.
‘Gotzone’ abestia Juan Bautista Mendietarena da. Ez dakit bera izango den, Kuban gerrilari ibili zen fraide baten istoriarekin egin baitut topo.
Ez dakit bera ote den. Kantaren istorioa da txisturako eginiko zortziko tradizional bat dela eta gure eta gure taldean dagoen Beñat Lopez perkusiolariak Iruñeko udal txistulari bandakoa da. Orduan iruñeko udal txistulari bandak zortzikoa jotzen du igandeko dianetan Iruñean eta berari pila bat gustatzen zitzaion. Zortziko hau uste dut Tolosako txistulariek ekarria dela, iruñeko txistulariek tolosako txistulariekin harreman handia daukatelako. Iruñean txistulariak egon aurretik Tolosakoak etortzen ziren historikoki sanferminetara jotzera eta oraindik jarraitzen dute etortzen prozesioetan-eta. Beñatek niri pasa zidan zortzikoa eta nik ere pistak bilatu nituen, nahiz eta ez nuen asko aurkitu Juan Bautista Mendieta honi buruz orduan nik ez dut gehiegi ikertu, doinua hartu dugu eta doinua saltsara pasa dugu ahal izan dugun moduan.
Saltsara baina ukitu oso san femineroa ere badu, gaita gehitu diozu zuk, kaxoia ere jo duzue…
Begiratu dugu eta izaten ari da gehien entzuten ari den kantua diskoan. Ez genuen espero baina horrela izaten ari da. Hasiera bat du pixka bat guaguanco estiloan, gero nafar gaitarekin egiten da eta gero badago beste partea tronboiarekin egin eta kaxoi flamenkorekin. Kantua, instrumentala izateko, konpletoa da.
‘Libelula’ kantuak ematen dio jarraipena. Melodiak eta kantatzeko moduak sentimendua adierazten, letra entzun ere egin gabe badakizu zertaz ari den.
Bai, bai, dudarik gabe. Hau bai izan dela ‘salsa romantica’, esan dezagun desamodioari buruzkoa. Oso kantu ederra dela uste dugu taldean, oso kantu polita, melodia politekin, koro polit batekin, parte instrumental politekin… David Loterok egin zuen dena eta ari ginen letra bat bilatzen eta azkenean Marcos Fernandez iruindarrak egin zuen, berez orain Madrilen bizi dena. Iruñean bazen Tipitako izeneko talde bat, hau bai zela rumba talde bat, eta Davidek berarekin jotzen zuen. Aipatu zigun bere letrak gustatzen zitzaizkiola eta berari estatuko ziola ‘Libelula’ idazteko eta orduan Markosek doinua eta melodia aldatu zituen pixka bat, proposatu zuen letra eta horrela geratu zen.
Lehen esan duzu beste kantu bat ere bazela sentimendu askorekin, eta hori ‘Al ritmo de tus días’ da, boleroa. Idazteko modua iruditu zait bitxia, boleroetan ez dakit horrela idazten den berez, letra jotara gerturatzen delako errepikaren kontuarekin.
Ez dakit boleroetan ohikoa den, nik ezagutzen ditutenetan ez, baina Claudiak barrutik kanpora idatzitako hitzak dira eta berari galdetu beharko zitzaion. Esaldi gutxi atera zituen eta horrela ongi zegoela ikusten zuen, hortaz, bortxaz gehiago idatzi beharrean, esaldien errepikapenekin egin genuen jolas. Niri, gainera, gauza hauek asko zaizkit, ABBA formak eta horrelako gauzak eta oso polita geratu da, zerbait zirkularra.
Ondo lotua, borobildua eta musikalki oso landua.
Guiroa sartzen da eta pasatzen da guajira bat egitera abestia. Kubako edo Karibeko estilo genero zahar bat hori da, minor bat, oso oso motela da baina guajirak ez dira hain motelak berez. Burugogor mantendu nintzen horrela, motel-motel, jo genezan.
Guiroa oso sotil sartu duzue.
Abestiaren erdian denak isiltzen dira eta geratzen dira tronboia eta guiroa bakarrik. Hori lortu dugu orkestrazioaren konponketari esker, gauza batzuk kentzen eta gauza gutxi batzuk uzten, sekulako indarra ematen die geratzen diren elementu horiei.
Josu Ervitirekin grabatu duzue. Oraingoan, banaka edo nola grabatu dituzue instrumentuak?
Ez gara sartzen denak batera grabatzera erokeria hutsa izan daitekeelako. Orduan, sekzioak lau izaten dira. Basea erritmikoa alde batetik, hiru perkusionistak baxua eta pianoa; horiek dena elkarrekin kantu bakoitzarii bi edo hiru buelta eman eta gero aukerak izaten ditugu digitalki editatzeko. Duela 40 urte ezingo ginatekeen horrela ibili eta hirukoitza entseatu beharko genuke, baina, orokorrean, oso prestatuta eraman genuen dena. Gero tronboiak sartzen dira, gero tronpetak eta, bukatzeko, ahotsak. Horrela banatzen dugu grabaketa.
Zuzenean ere nabarmentzen dira sekzioetan nola banatzen zareten, bakoitzak bere protagonismoa izaten duelako. Aurreko birarekin ez dakit zenbateraino pozik geratu zineten, baina nik uste dut harrera oso ona izan duzuela joan zareten tokian.
Pozik geratu gara. Proba-akatsa formularekin gabiltaz gauza askotan, gainera, eta kontzertuetan ere ikusi dugu hori. Kontratatu gaituzte igande arratsaldeetan jotzeko, baina zortea ere izan dugu batzuetan jai-giroan larunbat gau batean ere gure emanaldia egin ahal izateko. Giro horretan denetariko publikoa daukagu, musika entzutera doazenak, dantzatzera doazenak edota sinpleki disfrutatzera doazenak. Giro bakoitzak berea du.
Ni oinarri erritmikoarekin geratu nintzen txora-txora egin da egun hartan. Badirudi zerbait zerbait sinplea dela baina ez. Ez da bereziki konplikatzen direlako, baina bat eginda doaz momentu guztian.
Behar dute elkarrekin jo eta gero musikan asko erabiltzen den espresio bat ere burutu behar dute, dela ‘caminar’. Barrutik ikusita ez da hain zaila, ez da birtuosoa, baina ikasi behar da elkarrekin joaten eta tren honen lokomotora izaten. Zeren, lokomotorarik ez bada, ez da batzeko trenik egongo.
‘Juego de amor’ kantuan ere sekulako haize konponketa aurkitzen dugu.
Kolonbiarren kantua da. Dannyi Valenciak berak idatzi ditu hemengo kotnuak. Oso musikari handiak ditugu taldean, ez bakarrik instrumentistak, ez bakarrik jotzaileak, ez; musikariak dira eta kantu honetan nabarmentzen da hori.
Errespetuzko kantu bat egin dute, ligoteoaren inguruan, baina errespetuz egiten dute eta garrantzitsua da begirada hori edukitzea; duela hogei-hogeita hamar urte pentsaezina izango zen horrelako kantu bat musika estilo honetan.
Haien proposamena izan zen eta zer nolako poza hartu nuen.
Haize sekziokoek egiten dituzten galdera erantzun horiek oso sotilak dira baina oso politak dira. ‘Zulo txikitik begira kantuan’ ere halakoak topatu ditugu. Ekine Eizagirrek idatzitako poesiatik abiatzen dena, Ion Celestinok moldatu duena. Pentsatzen dut kartzelan idatzi zuela poema hau.
Nik ere uste dut kartzelan idatzi zuela edo behintzat dudarik gabe kartzelari buruzko kantu bat da eta ulertu daiteke mila modutara. Presoa bera monotoniak harrapatzen duenean, egunero dena kontu bera dela iruditzeak… Bakoitzak ulertu nahi duen moduan, baina kartzelako drama hori kontatzen digu argi eta garbi. Musika da iluna, minorrean da, eta baditu parte agresiboak haizeekin baina iluna da. Saltsa estiloaren barruan dena da dantzagarria, baina, murgiltzen bazara, nabari zaio ohikoa baino ilunagoa dela.
Bukaerarako, ordea, klasiko bat utzi duzue.
Badakit Eñaut Elorrietak lehenagotik kantatzen zuela kantu hau, baina Ken Zazpiren lehenengo diskoan ezagutu nuen, ni haurra nintzela, ez dakit 12 urte hamar urte izango nituen. Aurreko diskokoekin batera egin genuen, rekamaran zegoen, baina lehenengo diskoa gehiegi ez saturatzeagatik eta bertsio talde bat ehuneko ehunean ez izateagatik hor utzi genuen estankatua. Kantuak bazituen elementu guzti hauek, hasten zen motel, gero tono aldaketak zituen, eta amaieraldean abiadura igo diogu pixka bat azkeneko parte hori saltsa estilo nabarmenago batean egiteko. Pozik geratu gara, bertsio bat da baina ‘El canto del cisne’ gure bertsioei erreparatuta.
Uda bete samarra dator.
Ekainaren 23an, igandearekin, Guardian izango gara eta, handik hilabetera, uztailaren 23an, Sallent de Gallegoko Pirineos Sur jaialdian. Uztailaren 27an, Soraluzen, eta, atzetik, abuztuan, Altzon, Zarautzen, Tafallan, Aretxabaletan, Ondarroan, Los Arcosen, Sesman eta Zestoan.
‘Urak eginen du bide’, beraz. Mila esker, Julen.
Eginen du, bai. Mila esker.