IRRATIA

Bill Halley, Bob Marley, Roberta Flack eta beste hainbat musikari 'Gramofonoa' saioan

Gramofonoa 4x16

Bob Marley kantuan (Guetty images)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


1957ko otsailaren 5ean Bill Halleyk Estatu Batuetatik Londresera bidaiatu zuen, Britainia Handian barrena emanen zuen bira zela eta. Kontua da, Heathrow-ko aireportuan, 5000 zale edo 5000 fan zituela esperoan, eta sekulakoa sortu zela han. Pixkanaka-pixkana rock and rolla mundu osora hedatzen hasia zen eta Ingalaterran bereziki izugarrizko eztanda sorrarazi zuen. 1981eko otsailaren 9an bihotzekoak jota zendu zen Bill Halley.

1945eko otsailaren 6an Reggae mugimenduaren liderra, anaitasunaren eta munduko justiziaren alde kantuak idatzi zituen ikur horietako bat, Bob Marley. Eta 2011n, Gary Moore, Belfasten jaiotako gitarjole erraldoia jaio zen.

1969ko otsailaren 8an sortu zen Blind Faith supertaldea.

Otsailaren 9an Carol King konposatzaile eta abeslariak, “you’ve got a friend” bezalako abestiak idazteagatik ezagun egin zenak, 60 urte bete zituen. Eta otsailaren 9an baita ere, baina 2021an zendu zen Chick Corea, jazzaren kondaira handienetako bat.

Otsailaren 10ean Roberta Flacken urtebetetzea ospatu genuen. Jazz eta soul kantari bikainak 85 urte bete ditu.