IRRATIA

‘Super Mario Bros Wonder’ zoragarriak liluratuta utzi gaitu

Nintendo-ko iturginaren azken bideojokoan aritu gara, eta izugarri gustatu zaigu. Mundu guztiari zuzendutako jokoa dugu, noski: lau jokalarirentzako kooperatiboarekin familiarekin nahiz lagunekin jokatzen plataforma joko aproposa da.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2023. urtea estreinaldi erraldoiz betea egon da. Prentsaren zein zaleek egin dute haien faboritoen zerrenda, eta zerrenda horretan dago, noski, Super Mario Bros Wonder, guri zoragarria iruditu zaigu.


Dibertsioa da nagusi Mario, Luigi, Peach, Toad, Daisy, Toadette, Yoshi eta Nabbit protagonisten abenturan. Lore erresuman biziko ditugun erronkak anitzak eta desberdinak dira: lore miragarriei esker edozein maila zeharo alda daiteke bat-batean; hurrengo eromena ikusteko desiratzen egongo gara.

Mundu guztiari zuzendutako jokoa dugu, noski: lau jokalarirentzako kooperatiboarekin familiarekin nahiz lagunekin jokatzen plataforma joko aproposa da.

Nintendoren jokoekin jarraituko dugu, gutxi gorabehera. Izan ere, Game Erauntsiatik proiektu berezi bati ekin diogu Julen Aiestaran pokezalearekin batera: euskal pokedex-a eratzea. Lehen bi belaunaldietako, hau da, lehen 251 sakelako munstroen izenak euskaratu ditu Aiestaranek; guk, bitartean, gure webgunean horiek ezagutzera emateko atal berezia prestatu dugu.

Bulbasaur, esaterako, errabasauro deitzen da euskaraz; Pikachu ezaguna, berriz, Tximagu! Deiturez gain, informazio orokorra eta deskribapenak ere gure hizkuntzan irakur daitezke.

Albisteei dagokionez, Xbox-ekoen Partner Preview aurkezpena errepasatu dugu, joko batean sakonduz. Izan ere, Metal Gear Delta: Snake Eater berregitea lehen aldiz ikusi dugu mugimenduan, atal grafikoa ikusgarria erakutsiz.

Horrez gain, BlizzCon kongresua ospatuko da egunetan. Pandemia garaitik egiten den lehen aurrez aurreko azoka izango da Blizzard taldeak antolatutakoa: Diablo, Warcraft edo Overwatch bezalako bideojokoen berritasunak eta iragarpenak eskaintzeaz gain, zaleak biltzeko, txapelketak ospatzeko eta mozorro lehiaketez gozatzeko gunea izango da.

Euskal Herrian, Wolfram Encounter

Bukatzeko, Bergarako Udalak antolatutako Wolfram Encounter-ean aurkituko ditugun bideojokoak aipatu ditugu. Alde batetik, Counter-Strike 2ren txapelketa jarraitu ahalko dugu azaroaren 4an; bestetik, Minecraft-en sortutako Bergara digitala ikusteko aukera egongo da.