Zuzenean

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Bueltan dator Nintendoko iturgina Switch kontsolarako

Estreinaldiz beteta datoz azaroa. Mario Brosen azkena Switch kontsolarako, 'Like a Dragon Gaiden’ edo 'Call of Duty’. Etxean geratzea plazerra izanen da.

Audio_placeholder

Bueltan dator Nintendoko iturgina Switch kontsolarako

Loading player...

Hilabete berrian sartuta, estreinaldien zerrenda errepasatzeko garaia da. Iraila zein urria ikaragarriak izan dira —Starfield, Super Mario Bros. Wonder, Spider-Man 2… eromena—, baina azaroa ere indartsu datorrela aitortu beharra dago: eguraldi txarrari laguntzeko, noski.

Esate baterako, Nintendo-koen iturgina beste behin agertuko da Switch kontsolatik. Plataforma jokoa estreinatu ondoren, SNES mitikoan estreinatutako Super Mario RPG bereziaren berregitea kaleratuko dute N handikoek. Berarekin batera itzuliko da Kiryu Kazuma mafiosoa: Like a Dragon Gaidenekin dramak zein barre algarak uztartuko dituzte Ryu ga Gotoku Studio-koek.

Estreinaldi handiekin jarraituz, azaroan hutsik egin gabe jarraitzen duen sagaren buelta ospatu dugu: ‘Call of Duty’ hemen da berriro, ‘Modern Warfare’ remake-en hirugarren atalarekin. Ez dago gaizki, ez? Ba are titulu gehiago ezagutu ditugu Game Erauntsian.

Estreinaldiekin batera, azaroa benetan garrantzitsua da gure komunitatearentzat; izan ere, ‘Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiak’ ospatzen diren hilabetea dugu. Aurten seigarrenez bilduko ditugu Euskal Herriko bideo jokozaleak elkar ezagutzeko, baina baita hitzaldiez eta mahai inguruaz gozatzeko ere. Azaroaren 11n Bilboko Euskararen Etxean  izango da hitzordua; gainera, online jarraitzeko aukera ere egongo da.

Albiste txikiagoak ere ekarri ditugu saiora. Counter-Strike 2 arrakastatsuak hazten jarraitzen du. Alde batetik, komunitatearen mapak partekatzeko eguneraketa jaso du; bestetik, Euskal Herri mailan egin den lehen lehiaketa burutu da, CS2 Wolfram Encounter txapelketa.
 
Counter ez da, baina, tiro jokoen erregea, Fortnite baizik. Epic Games-ekoen battle royale ezagunak marka guztiak hautsi ditu asteon: aldi bereko sei milio jokalari baino gehiago bildu ditu denboraldi berriaren hasierarekin.

BlizzCon kongresuan iragarritako berritasunak, Sonic triku supersonikoaren abentura berria, Vampire Survivors zoragarriaren espantsioa, Mario Kart 8ren azken zirkuituak eta Gran Turismo 7ren eguneratze erraldoia ere ezagutu ditugu Game Erauntsian.

Jaurlaritza Logoa