Zuzenean

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Sortu datieke bideo joko bat 48 ordutan? Hemen da 'Euskal Game Jam'-a!

Euskal bideojoko garatzaile hasiberriak nahiz profesionalak bilduko dira azaroan erronka eder bati aurre egiteko. 48 orduz bideo joko bat sortu beharko dute. Datorren azaroaren 17an, arratsaldeko seiretan abiatuko da Game Jam-a eta partehartzaileek 48 ordu izango dituzte haien lana garatzeko.

Audio_placeholder

Sortu datieke bideo joko bat 48 ordutan? Hemen da 'Euskal Game Jam'-a!

Loading player...

Aspalditik prestatzen ibili garen ekimena aurkezteko aukera eduki dugu azkenik gure irratsaioan. Euskal Game Jam ekintza antolatu du Game Erauntsiak Zomorro Studio-rekin eta UPV/EHUrekin batera: azaroaren 17tik 19ra bitartean egingo da, eta izen ematea zabalik da.

Zein da Game Jam baten helburua? Bideojokoak sortzea, bai, baita ondo pasatzea eta elkar ezagutzea ere. Euskal Herriko bideojoko sortzaileen kopurua hazten ari dela ikusita, garatzaileak elkartzeko eta egiten dakitena agerian jartzeko euskarazko lehen Game Jama gauzatu nahi dugu euskal bideojokozaleen elkartetik.

Aurrez aurre parte har daiteke: Bilboko Bizkaia Aretoa UPV/EHUn emango zaio lekua sormenari. Dena den, Euskal Game Jamean online aritzeko aukera ere eskainiko dugu. 48 orduz sortzen ibili ondoren, aurkeztutako bideojokoak itch.io plataforman jokatu ahalko dira!

Albistegian bestelako albisteak ere eduki ditugu, nola ez. Aspaldiko bideojoko batek mugarri garrantzitsua gainditu du, izan ere: Star Citizen “mitikoak” bere jokalari bakarrarentzako kanpainaren lehen bideoa erakutsi du. Squadron 42 zer nolakoa izango den ikusi dugu azkenik, eta, egia esan, sekulako itxura dauka. Ea agindutako guztiak betetzeko gai diren, hamarkada bat baino gehiago daramate lanean-eta.

Euskarazko joko berria ekarri dugu, gainera… nahiz eta ez den joko osoa. Irratsaioan ondo baino hobeto ezagutzen dugun Ibai Oihangurenek egindako azken itzulpena demo batena da: Nine Sols ikaragarriarena, hain zuzen ere. Steam bidez jaitsi dezakegun proba gure hizkuntzan gaindi dezakegu orain!

Aste honetako analisiari gogo handiz heldu diogu. Forza Motorsport kaleratu da jadanik, baina ez da agian espero genuena. Edo bai. Lasterketa joko benetan interesgarria den arren, hainbat akats potolorekin estreinatu da Turn 10 estudioaren eta Xbox-en bideojokoa. Merezi ote du?

Jaurlaritza Logoa