IRRATIA

Uluka | ‘La escala de Mohs’

Identitatea, gizarteari egindako kritika, feminismoa eta maitasuna dira Gata Cattana (1991-2017) politologo, rapero eta poetaren liburu honen ardatzak.

Uluka (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Mohs eskala gogortasunaren arabera ordenatutako hamar mineralez osatutako taula bat da, eta materialen maleagarritasuna neurtzeko erabiltzen da. Poema hauek ere hori dira, gure printzipioen neurketa-unitatea, pertsona eta gizarte gisa, zertan sinesten dugun modu basatian galdetzen digun liburua.