IRRATIA

«Askatasuna izan da filma egiteko izan dugun iparroratza»

Donostiako Zinemaldian estreinatu eta gero zine aretoetara iritsi da Alberto Gastesiren lehen filma: Gelditasuna Ekaitzean. Film txiki eta ausarta, familia eta lagun artean egina.

Gelditasuna Ekaitzean filmeko fotograma bat (Vidania Films)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Alberto Gastesik zuzendu duten 'Gelditasuna Ekaitzean' filma iritsi da zine karteldegira. Iñigo Gastesi eta Loreto Mauleon aktoreak protagonista dituen drama Gastesiren lehen film luzea da, eta beldurrik gabe erakutsi du bere sinadura, film txiki eta ausarta baita.

Iragana eta oraina kateatu ditu Gastesik txuri-beltzean, denbora-espazioaren logika narratibo lineala hautsiz. Iraganean, ekaitz mardul bat eta Daniel eta Lara gazteak. Orainean, Daniel eta Vera, Lara eta Telmo, etxe huts bat eta noski, beste ekaitz mardul bat eta galdera bat airean: zer gertatuko litzateke gure erabakia beste bat izan balitz?