IRRATIA

Maybelle Carter, Graham Gouldman, Bono, Arthur Alexander eta Betty Wright asteko efemerideetan

Gramofonoa 3x27

Betty Wright (Getty Images)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Maiatzaren 10eko Gramofonoa Maybelle Carterrekin ireki dugu, "Carter Scratch" teknika ezagun egin zuen gitarra-jotzailearekin hain zuzen. Graham Gouldman, aunitzentzat historiako kantugilerik onenetako bat dena ere zoriondu dugu. Baita egun berean jaiotako Donovan eskoziarra ere. Eta U2 taldeko Bono. Princen "LoveSexy" diskoaz ere aritu gara. Eta bertzalde, Arthur Alexander kantautore eta musikaria, eta Sid Vicious Sex Pistols taldeko baxu-jolea gogoratu ditugu. Saioa Betty Wright, R&Bean eragin handiko figura izan zenarekin itxi dugu.