IRRATIA

Zaratatsua eta esperimentala

∫ateliteak 4x24

Amsia-ren lan berria (∫ateliteak)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gure 150. edizioaren ospakizuna dela eta programa berezi zenbait prestatu ditugu udaberri honetarako, baina lehenago, aste honetako 149.a falta zitzaigun. Zaratatsu, esperimental  eta eder askoa geratu zaigu gaurkoa. Amsiaren lan berriaren aurrerapen kantu bat entzuten hasi gara, esklusiban gure ∫atelitean. Laster du kaleratzekoa bere Street Of Crocodiles lana Series Negras Zigiluan eta aurrerapen kantu bat bidali dugu, Street of Crocodiles izen berekoa. Judy-ren Dantza izeneko lan berriarekin segi dugu eta Eneritz Furyaken Emaizkidan erremixen laneko bigarrena ere entzun dugu, Hans Krugerrek egina kasu honetan. Sculpture, Soft As Snow, Glue Kids & Edu Omega, Jailed Jamie edota Artur M Puga artistekin osatu dugu gaurkoa. Bon appétit!