Pagondoan | Eme
Eme hitzaren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Kontsonante bat jarri dut aste honetako saioaren abiapuntu, eta gaurko gaia, kontsonante bat baino gehiago dela esatea ohikoa izan daiteke nire aldetik. Sar dadila sartu nahi duen oro kontsonante honen barruan, hitz honen barruan.
Ingelesez R kontsonantea duzun hori, entzule ar, kexatu baino lehen, isiltasun pixka bat eskatuko dizut. Nahikoa aldapa dugu aurretik zure kexak entzuten jarduteko. Agian, deseroso sentituko zara heterosexualitatearen parametroak deseraikitzen saiatuko garelako gaur. Jositako hutsuneak josten dihardugu oraindik, baina ez molestatu mesedez. Eta, barkatu entzule, kontraesanetan erortzen banaiz: hausnartzea, eztabaidatzea, zein bide okerretik abiatu eta atzera pausuak ematea ere, badelako aurrera egitea.
Gaur, ez diogu hankartean dugunari soilik begiratu. Jar diezaiola bakoitzak definizioa den horri. Nik gonbidatuko zaituztet gaurko Pagondora sartzera. Gaur: Eme.