IRRATIA

Pagondoan | Odola

Ondolaren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.

Odol ateratze praktikak Gurutze Gorriaren Institutoan, Bilbo (Marisol Ramirez | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Odola aparatu kardiobaskularrean zehar zirkulatzen den ehun likatsua da. Bi osagai nagusi ditu: odol-plasma alde batetik eta elementu formeak bestetik, hau da; globulu zuriak, globulu gorriak eta plaketak. Zeregin asko ditu odolak: elikagaiak ehunetara eramatea, gasak garraiatzea, hondakinak eta hormonak garraiatzea, defentsarako behar diren zelulak eta substantziak behar diren tokietara eramatea, gorputzaren tenperaturari aldagabe eustea eta barne pH zein oreka osmotikoari egonkor eustea.

Gizaki heldu batek 5 litro odol ditu gorputzean, supermerkatuko litroko bost esne botilek duten kantitate bera. Bost litro ardoz bete ditugu gaurko Pagondoaren zainak: Odolez.