2023 OTS. 16 - 09:23h Ali Campbell, Nat King Cole, Mike Bloomfield eta asko gehiago, Gramofonoa saioan Gramofonoa 3x16 Nat King Cole pianojolea eta abeslaria (Nat King Cole) Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Estitxu Pinatxo Otsailaren 15eko Gramofonoa, Mick Avory, The Kinks taldeko baterijolea eta John Helliwell, Supertramp talde zoragarriko saxofoi jolea zoriontzen hasiko dugu. Horretaz gain, Ali Campbell UB40 taldeko liderraren urtebetetzea ere ospatuko dugu. Bertzalde, Los Secretos taldeko Enrique Urquijo abeslari espainiarra, Nat King Cole swing garaiko pianojole eta abeslari onenetako bat izan zena eta Mike Bloomfield Illinoiseko gitarjole aparta gogoratuko ditugu. Eta saioa Joe Cuba, boogalooaren aita izan zen musikari puertorricarrarekin itxiko dugu.