Zuzenean 21:00h - 22:00h
Beste Bat
22:00h - 23:00h
Sateliteak
23:00h - 00:00h
Beste Bat

Otsailaren 8ko Gramofonoa, Terry Melcher omendu dugu, musikari handia eta gerora etorriko ziren bertze aunitzentzako inspiratzaile izan zena. Doris Day kantari handiaren semea. Bertze izen erraldoi bat ere aipatuko dugu, gaurko egunekoz zendu zelako Mary Wilson. The Supremes Motown zigiluko ahots talde garrantzitsuena izan zeneko partaideetako bat. Eta The Supremes hirukotea desegin zen urtean sortutako bertze superbanda baten inguruan ere ariko gara. Ibilbide laburra izan bazuten ere, Blind Faith taldea ezagutzea behar-beharrezkoa delako. Del Shannon rock&roll abeslari estatubatuarra ere gogoratuko dugu eta garairako berritzailea izan zen kantua ere adituko dugu. Eta bukatzeko, Marvin Sease gospel eta R&B kantariarekin itxiko dugu saioa.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
