'Soilik bai da bai' legea erreformatzeko bidean
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Hegoi Belategi
Presio handien ostean, Espainiako Gobernuak 'Soilik bai da bai' legea erreformatzeko asmoa iragarri du. PSOEk sexu indarkeriagatiko zigor arinenak handitu nahi ditu lege proposamen bidez, eta hala egingo du Unidas Podemos horrekin bat etorri edo ez. Unidas Podemosek ere zabaldu dio atea horri, baina badintza jarri du legearen muinari eusten jarraitzea, sexu harremanen kontsentimentuari dagokionez.