IRRATIA

Musika genero ezberdinak, urtarrilaren 18ko Gramofonoan

Gramofonoa 3x12

Gladys Bentley blues kantaria (Gladys Bentley)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Urtarrilaren 18ko Gramofonoan, Gladys Bentley genero eta feminitate arauei aurre egin zien blues abeslaria omenduko dugu.
Bertzalde, David Ruffin, The Temptations taldeko abeslari bakarlaria gogoratuko dugu. Edmundo Rivero tango interprete argentinarra. Kate McGarrible folk/country abeslaria. Baita Glenn Frey ere, Eagles taldeko abeslari, gitarrista eta sortzailea.
Horretaz gain, Warren Zevonek argitaratutako "Excitable boy" diskoa eta The Poguesen "If I should fall from Grace with god" albumak ekarriko ditugu saiora.