

Zuzenean 14:00h - 16:00h
Euskal Herriko Itzulia
16:00h - 17:00h
Iruindarra
17:00h - 18:00h
Ad libitum

Urtarrilaren 11n, Fabrizio de Andrerekin hasiko dugu saioa, kantautore eta poeta italiarraren heriotza gogoratzeko. Tim Drummond baxujole estatubatuarra, James Griffin musikari eta konpositorea eta John Wilkinson Elvis Presleyren bandan aritutako gitarjolea ere gogoratuko ditugu. Eta Clarence Clemons, Bruce Springsteenen The E Street Bandeko saxofoijolea izan zena ere omenduko dugu. Urtebetetze batzuk ere tarteko, Lee Ritenour, jazz gitarjolea, Vicki Peterson, The Bangles taldearen sortzailea eta Olatz Salvador bertako kantaria zoriontzeko tartea ere izanen dugu.