Botak lokatzetan | Igel Gorria
Ugal garaian sartu da Baso-igel gorria. Igel mota hau aditu eta ikusteko garai ederra da orain, Iñaki Sanz Azkuek azaldu digu non eta nola.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Botak lokatzetan sartu ditugu beste behin Aranzadiko Iñaki Sanz Azkuerekin 'Gelditu Makinak' saioan.. Baso-igel gorriaren inguan aritu gara hilabete honetan. Haren kantua aditzeko garai ederra dugu orain, baina erne, putzu barrutik arituko baita kantuan baso-igel gorria.
Urria-azaroan hasi eta otsaila-martxora arte topatuko ditugu Euskal Herrian baso-igel gorriaren arrautzak. Estrategia berezia du animalia honek, gure inguruko anfibioak ez bezala, hotzak etortzen direnean hasiko baita igel hau ugaltzen.
Bi modu daude garai honetan baso-igel gorria ikusteko. Lehena, eta errexena, arrautzak ikustea. Mendi pistetako putzu-zulo edo putzu txiki horietan ikusiko ditugu arrautza poltsak, gelatina testura dute, eta arrautza bakoitzean puntu beltz bat ikusiko du. Horiek dira etorkizuneko zapaburuak. Helduak ikusteko, putzu eta urmaeletara begiratu beharko dugu, sakonean daude, eta besarkatuak ikusiko ditugu, ugaltzen.