Baionako saioari errepasoa
Baionan ospatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzuliko azken aurreko saioa. Nerea Ibarzabalek irabazi zuen, 671 eskuratuta. Bilboko saioan, larunbat honetan, ezagutuko dugu finalean Maialen Lujanbiorekin batera oholtza partekatu duen zazpikotea.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Larunbat honetan Baionan ospatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren saioa. Bertan arituko ziren bertsotan Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Ibarzabal gailendu zen eta, Irungo saioko puntuak batuta, 1.344 puntu eta erdi eskuratu ditu. Finalerako txartela eskuartean du bizkaitarrak. Honakoa izan zen Baionako sailkapena:
Nerea Ibarzabal 671,5 puntu
Sustrai Colina 668
Beñat Gaztelumendi 656,5
Julio Soto 643,5
Unai Agirre 639,5
Eñaut Martikorena 584
Bilbon amaituko da bigarren itzulia, abenduaren 3an. Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria eta Maddalen Arzallusen txanda izango da. Orduan jakingo dugu abenduaren 18an, Navarra Arenan ospatuko den finalean zein zazpi bertsolarik partekatuko duten oholtza Maialen Lujanbiorekin.