IRRATIA

2022ko 'Eurovision' jaialdiak utzi dituen protagonista handietako batzuk

Asteko 'Prest!' saioan, joan zen larunbatean Turinen ospatu zen 'Eurovision' jaialdiko lan batzuk izan ditugu protagonista. Sam Ryder, Krystian Jan Ochman eta Kalush Orchestra igaro dira Naiz irratiaren uhinetatik.

Kalush Orchestra garaipenaren unean (Eurovision TV)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Pasa den astean ospatu zen 'Eurovision' jaialdiaren 2022ko edizioa, Turinen (Italia) zehazki. Urtero izan ohi diren bezala, oraingoan ere ez dira alde batean geratu polemika kontuak, "eurodramek", sare-sozialak sutan jarri bai dituzte azken astean. Maiatzeko saio honetan, erreferentzia egin nahi izan diegu hiru kanturi, beste zenbaiten kasuan bezala beraien ohiko lurraldeetan arrakasta handia lortu bai dute, Europan, eta mundu mailan bezala. Irabazleen kantua ere ez dugu alde batera utzi nahi izan, 2019an sortutako rap talde ukrainarra izan bai zen garaile. Edizioko faborito nagusiak ziren, baina bozketa fasean, azkeneko momentura arte mantendu zen tentsioa.

Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak:

1. Home Free - Sea Shanty Medley
2. Sam Ryder - SPACE MAN
3. Ed Sheeran, Antytila - 2step
4. AJR - World's Smallest Violin
5. Ochman - River
6. MIKA - Yo Yo
7. Irama, Rkomi - 5 Gocce
8. Tom Grennan - Little Bit of Love
9. Malik Harris - Rockstars
10. KALUSH - Stefania
11. XSakara - ELEGANTE!
12. We Are Domi - Lights Off
13. Berre - Say My Name