85 urte belaunaldi bat kolpatu zuen erasoaz
Egun beltza da apirilak 26a Gernika eta Euskal Herriarentzat. Francoren aginduz, Kondor legioak hiru ordu eta erdiz bonbardatu zuen Gernika.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bi mila hildakotik gora eragin zituen bonbardaketak. 1937an, matxinatuek ez zuten hausaz hautatu eguna. Bazekiten astelehena merkatu eguna zela, ekialdetik iritsitako errefuxiatuak zeudela herrian eta Jaurlaritzak tren berezietan Bilbotik jendea bidali zuela, hiriburuko janari gabezia orekatzeko.
46 mila tona bonba jaurti ziren hegazkinetatik. Etxeak suntsitu ziren, 3000 gradutara iristen ziren su-bonbek herria erre zuten eta suzko eraztunetik irten nahi zuen oro ehiza-hegazkinek metrailatzen zuten. Hau gutxi ez bada, Frankismoak Gernikako gezurra ezarri zuen, izu-bonbardaketak gauzatu ziren herri guztietan bezala. La Nueva España egunkariaren lerroburua zen «Gernikan ez zen bonbardaketarik egon, bai txikizioa gorrien partetik».
Kalean, Ahotsak.eus eta Ahaztuen oroimenak elkarteko testigantzekin. Erasoa bertatik bertara bizi izan zuten pertsonen lekukotasunak batu ditugu, hemen 1937ko apirilak 26an gertaturikoa.