IRRATIA

Kera Deia | James Taylor Quartet

James Taylor Quartet

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Larunbataren ondotik, jarraipena eman diogu Soul-Funk estiloari 'Kera Deia' saioan. Horretarako, James Taylor Quartet banda britainiar zoragarriaren kantuak entzuteko aprobetxatu dugu. 1985.urtean ekin zion bere ibilbideari eta ordutik diskografia zabala utzi digute errepasatu ahal izateko, lehena ibilbidea hasi eta bi urtera eman zutelarik ezagutzera. Entzun dugun lan bakoitzak duen berezitasuna, bolumena goraino igota gozatu dugu igande honetan, eta zu ere ez zinateke entzun gabe geratu beharko.