IRRATIA

Zer egin hegaldian arazoak sortzen zaizkigunean?

Bueltan dira bidaiak eta hegaldiak. Ekipajearekin, ordu aldaketekin... izaten ziren arazoei orain pandemia dela eta helmugako herrialdeko baldintzak bete behar ditu bidaiariak. Erreklamazioak sartzea da eraginkorrena, eta Erreklamatu enpresako Jon Ortiz de Larruceak argibideak eman dizkigu.

Test de covid para turistas en el aeropuerto de Palma. (Jaime REINA / AFP)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Azken asteotan erakundeek neurriak malgutu eta uda sasoian gaudelako bidaiak ugaritu dira. Aireko konpainiak ibilbideak irekitzen eta eskaintzak egiten ari dira berriz, eta espero dute normaltasuna ahalik eta azkarren bueltatzea.

Lehen ekipajeekin, hegaldien atzerapenarekin edo bestelako kontuekin sortzen zitzaizkien bidaiariei arazoak. Orain, pademiari lotutako arazoak gehitu zaizkio horri. Batetik, hegaldia hartzerakoan aire konpainiak probak egiteko eskatzen duelako; eta bestetik, helmugako herrialdean dokumentazio ezberdina exijitzen dutelako.

Egoera korapilatsu honetan jarduten du Erreklamatu konpainiak. Bertan abokatua da Jon Ortiz de Larrucea eta nabarmendu du bidaiari bezala eskubide batzuk ditugula. Zaila dirudien arren horrelako egoera batean lasai egon eta zentzuz jokatzea, erreklamazioa sartzea beharrezkoa dela uste du. Enpresa multinazional baten aurrean ez zaigu erraza egiten bide hori egitea, horregatik eurek bitartekari lanak egiten dituzte, ahalik eta azkarren egoera konpondu eta kalte ordainak exijitzeko.

«Herrialdeek legedia eta eskariak egun batetik bestera aldatzen dituzte pandemia dela eta, baina Printzipioz konpainiek eskaintzen dituzten destinuetan dauden baldintzak jaso behar dituzte».