IRRATIA

[5] Pertsonako 299 kilo hondakin erre edo zabortegira eramaten dira EAEn

Zenbat hondakin sortzen dugu? Nora doaz? duda guztiak argitu dizkigu Garbitaniako Jon Kortajarenak. Onddoen erreinuan galdu gara Ibai Olariaga mikologoarekin, eta perretxiko zaleentzako gomedioren bat ere eman digu. Sukar Horia herri mugimendua ere ezagutu dugu Gelditu Makinak 5. saioan.

Incineradora de Zubieta.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aldaketa Klimatikoak gizakian duen eraginaz aritzen gara maiz, baina zer gertatzen da, adibidez, onddoekin? Norbait arduratu al da haiekin? Bada, bai. Aranzadi Zientzia elkarteko Ibai Olariaga mikologoarekin hizketaldia izan dugu. Munduan dauden  onddoen %10 soilik sortzen dute egitura ikusgarri bat, beste %90 onddo mikroskopikoak dira, begi hutsez nekez ikus daitezkenak. Perretxiko zale askoren susmoarekin ere bat dator Olariaga, duela 50 urte baino perretxiko gutxiago dagoela basoan. Baina dio, hori, datuekin ezin dutela baieztatu ikerketarik ez delako egin. Horregatik ohartarazpena mendi buelta emateko saskia prest duten horientzat: «Hartu soilik jango dituzun onddoak, bestak utzi basoan, bere funtzioa badute eta».

Garbitaniako Jon Kortajarena ere hurbildu da Geldtu Makinak saiora. Enpresa publiko honek Zero Zabor kudeaketa-eredua hedatzea du helburu eta berau egi bihurtzeko egin beharreko inplementazioak egiten ditu. Datu kezkagarriak jarri ditu mahai gainean Kortajarenak: Ipar Euskal Herrian 291  kilo hondakin sortzen ditu pertsona batek urte osoan zehar. Nafarroan hondakin gehiena eraikuntzatik datoz, %63. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 280 kilo hondakin erretzen dira urtean biztanleko... Datu hauek kezkgarraiak izateaz gain, oso urrun daude Europar Batasunak jarritako helburuetatik. Garbitaniatik, baina, argi dute zein den bidea: «Kontainer handietan inpropioak diren material asko dago, eta horrek zailtasunak ekartzen ditu birziklatzeko. Kontainerra gero eta txikiagoa izan, orduan eta kalitate hobea izango du bildutakoak, eta errazagoa birziklapena».

Bukatzeko, krisi ekosozial honi aurre egiteko aktibatuta eta lanean ari diren herri mugimenduak ezagutzeko parada hartuko dugu Gelditu Makinak saioan. Xalba Ramirezek itzulia emango dio Euskal Herriari han eta hemen dauden taldeen berri izan dezagun. Aste honetan Bilbon izan da, eta Sukar Horia herri mugimendua ezagutu dugu.