IRRATIA

Lo-Fi musika eta elektronika gozoa ‘Zarata‘ tarteko aukeraketan

Udaberria etorri berri da baina uda iristeko gogoz gaude dagoeneko. Udaberriko eguzki printza goxoekin batera iritsi dira elektronika doinu udatiarrak eta horiek ekarri dizkigu, besteak beste, Iker Bárbara kazetari bilbotarrak.

Post-hardcore atmosferan mugitzen da Piedra talde iruindarra.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Kopako finalaren atarian Sonakay eta Orsai taldeek musikari eta partida horri egindako ekarpenaz hitz egin dugun arren, musika elektronikoak izan du pisu handia aste honetako ‘Zarata’ tartean. Itsas bazterreko terrazetan, eguzkipean, gozo entzuteko musika da Iker Bárbarak aste honetarako ekarri diguna bere aukeraketan. Baina, horrez gainera, post-hardcore kantu indartsu bat ere ekarri digu bilbotarrak.

Hauxe aste honetan luzatu digun hautaketa:

– Vic Vega - Bahia

– Divorce From New York - Venice beach

– Monday Potions - One Last Time

– Piedra - Horizonte de sucesos