R.E.M. taldearekin irekitako bideari jarraituz, Slintek 1991ko uztari ekarri ziona gogoratuz
Izkander Fernández Lemoako musika adituak askotan aipatu izan digu 1991 urte emankorra izan zela eta musikaren industriaren historian aldaketa urtea izan zela. Urte horretako lagin berri bat ekarri du MusikHarian egiten duen tartera, Slint talde estatubatuarra.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Underground musika mainstream izatera pasa zen urte bezala aipatu izan du 1991 Izkander Fernándezek sarritan. Baina, aste honetan, undergroundean geratu zen talde bati buruz aritu gara, Slint taldeaz. «Pentsatu behar duguna da testuingurua ere halakoa zela eta taldea Lousvillen, Kentuckyn, sortu zela. Hau da, Estatu Batuetan toki hori bera Marte dela», aipatu digu Fernándezek.
Baina lemoaztarraren iritziz hainbat euskal talderengan zuzenean eragin duen taldea izan da eta beste askorengan zeharka ere eragin duelakoan dago. ‘Spiderland’ diskoak 30 urte bete ditu aurten eta hautatu dizkigun taldeak, Slint bezala, dagoeneko utzita daudenak dira:
– Arean - Nondik zatoz?
– Slint - Breadcrumb trail
– DUT - Sortu eta haztea