Nastelen | 3+2=4
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Hiru urteko epean bigarren diskoa du hau Nastelen taldeak. Iaz plazaratu zuten aurkezpen lana alkizarrek, eta aurten etorri da bigarrena: '3+2=4' deiturikoa. Leku, Errasti, Lander eta Sanik osatzen dute taldea, eta hardcore punk-rock doinu azkarrak jorratzen dituzte, 90eko hamarkadan edandako horiei erantzunez.
Ez dakigu disko oro garaiak baldintzatzen ote duen, baina zalantzarik gabe, 2020 eta 2021ean plazaratutako disko eta grabazio gehienak baldintzatu ditu pandemiak. Nastelen taldea itsu-itsuan sartu omen zen estudioan, baina ezusteei leku eginda, emaitza txukuna lortu dute azkenean.
Taldearen ohiko doinu eta mezu zuzenei batu zaie xelebrekeria “3+2=4” honetan. Izenburuarekin jaso nahi izan du taldeak bizitakoa.