IRRATIA

Musika berrikuntzen harira nerabeen telesailez ere aritu gara Izkander Fernándezekin

Kantuen hariari tiraka hasi eta nerabeen telesailen munduan bukatu dugu aste honetan Izkander Fernándezek MusikHaria saioan egiten digun tartean. Umoretsua izan da aste honetako tartea.

Eneritz Furyak bakarlari irundarrak ‘Emadan’ diskoa kaleratu berri du.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Batzuetan badakizu zerbait nola hasiko den baina ez nola bukatu. Horixe gertatu da aste honetan MusikHaria saioan Izkander Fernandezek egiten duen tartearekin. Lemoako musika adituak hiru berrikuntza ekarri dizkigu eta kantuen harira hainbat gauza jorratu ditugu. Izan ere kantuetako batek joko dezente eman du beste gauzez ere hitz egiteko. Rage Against The Machine taldeari buruzko dokumentala kalean dela edota nerabeen telesailen inguruan ere hitz egin dugu The Pretty Reckless taldearen azken kantuaren aitzakian. Hona hemen aste hoentako aukeraketa:

– Eneritz Furyak - Junco

– The Pretty Reckless - And so it went (Ft. Tom Morello)

– NRCSSST - Sinking