Kilometro karratu gutxian talentua soberan
Lapurdi, Nafarroa Behereak eta Zuberoak ez dute azalera handiegirik hartzen lurrazalean, baina musikarako talentua sekulakoa da. Horren adierazle hiru proposamen ekarri ditu Jon Eskisabelek ‘Badok’ tartera.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Tokian tokiko ohiturak desberdinak izaten direla argia da eta, zorionez, toki batzuetan musikaren transmisioa ahoz ahokoarekin mantentzen da. Hein batean hori gertatzen da Ipar Euskal Herrian eta sortzen diren proiektuek ohitura hori agerian uzten dute, sekulako abeslariak daudelako bertan. Baina ez abeslariak bakarrik, musikarekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Gainera, konplexu gutxiago dutela dirudi nahi duten hori egiteko, Hego Euskal Herrian oraindik ere askatzen eta tabuak gainditzen ari garen bitartean.
Hartara, Bidasoatik harago joan eta hiru proposamen interesgarri luzatu dizkigu MusikHaria saioan Jon Eskisabelek hamabostean behin egiten duen ‘Badok’ tartean:
– Habia - Olerkia
– Pantxix Bidart - Eresi
– Mc Stal'Inside - Sugeekin amentsa