Mikel Iraeta | Oinatzak
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Jagoba Salvador
Mikel Iraeta musikari azkoitiarrak bere bakarko bidea egiten dihardu. Ro eta Zizel taldeetan zebilela, sorkuntza pertsonalagoak sortzen joan ziren. Joera horren emaitza Isha izan zen, bere izenarekin kaleratutako lehen erreferentzia.
'Oinatzak' da argitaratu duen lan berriaren izenburua. Lehen diskoaren ildoa jarraituta, pianoa izan da konposizio instrumental hauen oinarri. Sintetizadore eta elektronika ukituekin apaindu du bere bidaia musikala. Talde dinamikan edo bakarka sortzea bi prozesu ezberdin bezala hartzen ditu Mikel Iraetak. Bi alorretan setitzen da gustora, bakoitzak bere ekarpena egiten baitu.