

Zuzenean 13:00h - 14:00h
Bideokluba
14:00h - 15:00h
Beste Bat
15:00h - 16:00h
Otea lili

Rafa Ruedak disko berria kaleratu berri du 'Rueda' izenpean. Bertan giro intimista eta berezia sortu du musikari bizkaitarrak. Sonoritate ezberdin horren baitan kanta sorta minimalista bat eskeini digu. Hitzei dagokienez, hainbat idazleren testuetan oinarritu da azaldu nahi zuena islatzeko.
Ahotsak eta armoniak erdigunean jarri ditu Ruedak lan honetan. Hauek osatu eta janzteko gitarra akustikoa eta ukitu elektronikoez baliatu da. Behin diskoaren norabidea finkatuta, Jon Agirrezabalagarekin elkarlanean aritu da ekoizpena borobiltzeko.
Elementu gutxirekin eraikitako lana da 'Rueda'. Esperientzia aberasgarria izan da modu honetan lan egitea eta eragin handia izan du azken emaitzan.