IRRATIA

Arima Soul: «Lasaitzeko zein dantzatzeko aukera eskaintzen du gure musikak»

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ez dakigu arimak kolorerik baduen, baina gure gonbidatuen arimak kolorerik balu, beltza izango litzateke. Izan ere, musika beltza jorratzen dute Mikel Makalak, Lidia Insaustik, Paul San Martinek eta Hilaro Rodeirok Arima Soul taldean. Soul, jazz, funk, rythm & blues, groove… 1970eko hamarkadara bidaia, alegia; baina, euskaraz, eta korronte horien ukitu garaikideenei begira.

Orain gutxi argitartu dute haien lehen lan laburra, Arima Soul deiturikoa. Eta Bigarren Kafea hartzera etorri dira Naiz Irratira. Hiru abesti aurkeztu dizkigute, eta proiektuaren bitxitasunan kontatu dizkigute.