Presoen auzian inmobilismoa gaindituta, «baikor egoteko arrazoiak daude» Foro Sozialaren ustez
Foro Sozialak presoen egoeraren azterketa aurkeztu dueta mugarritzat jo du 2020-21 ikasturtea. Fase berri batera igarotzeko aukerak ikusten dituzte; hain zuzen, birgizarteratzeko plana eta zigorra osorik betetzeari dagokion irtenbidea bati aurre egiteko beharra nabarmendu ditu Agus Hernanek.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Astelehen honetan aurkeztu du Foso Sozialak 'Presoen arazoaren konponbidean aurrerapenei, blokeoei eta atzerapenei buruzko azterketa' dokumentua.
Agus Hernanek azaldu duenez, datorren ikasturtean bigarren fase batera igarotzeko «aukera baikorrak» ikusten dituzte, baina horretarako ezinbestekoa izango da 2020-21 ikasturte honetan «lehen fase honetako bost puntuak betetzea»; alegia, preso gaixoen eta 70 urtetik gorakoen egoerari irtenbidea ematea, presoak euskal espetxeetara hurbiltzea, lehen gradutik bigarrenerako bilakaera egitea, Frantziako Estatuan betetako zigorren metaketa eta espetxe arloko trasferentziak gauzatzea.
Hori gaindituta, «birgizarteratzeko plan integral batez eta 7/2003 legearen baitan zigortutakoen egoerari irtenbidea emateko garaia izango da».
Larunbatean Euskal Herriko hiri eta herrietan izango diren mobilizazioen ildotik, «gizarte zibila aktibatzeko garrantzia» nabarmendu du Foro Sozialeko kideak.